XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Emezortzigarren gizaldiz ba omen-zan Erroma'n esku zabaleko gizon aberats bat.
Lorena'ko Kardenal ospetsua.
Ikusten du bein itxu errukarri bat eskean, eta ziaro kupiturik, botatzen dio zillarrezko diru-mordoxka bat.
Diru-ots ura entzutean, jaikitzen da itxua, ta, mingaña dardar, ona zer esan zion:
Orixe esan bear guk ere, sinismen argirik badegu beintzat, apaiz-mallara igo zaigun lagun ori aldarean ikustean.
Apaiza Kristo berria degu.
Ez al-zien orixe bera adierazi Jaunak apostoluai, lurbira zabalera bidali zituanean?
Bai zintzo jaso zituala Jaunaren itz oiek Donoso Cortes zeritzan gizon jakintsuak!
Españi'ko enbajadore Paris'en zegoala, Prantzi'ko erri koxkor batera bildu oi-omen zan udaraz atseden billa.
Eta bertako apaiz xarrak jaiero egiten zuan sermoia arretaz entzuten zuala ikusirik, onela dio bein lagun batek.